FAMILIA ESNEKETARIA, 1983TIK

Gure behiak goxoki zaintzen ditugu, familiakoak baitira. Egunero arduratzen gara beren etzauntzak garbi eta idor egon daitezen, janari-anoak prestatzen ditugu albaitari nutrologo batek gidatuta, eta denbora asko eta arreta handia eskaintzen dizkiegu.

TOKIKOA

0 KILOMETROKOA

Artisau-esnekiak abeletxean bertan dagoen lantegian egiten ditugu, eguneko esne freskoarekin. Produktu bikainak, zaporetsuak eta elikagarriak lortzea dugu helburu, lehengai naturalekin egiten direnak. Hortaz, gure bizimoduaren lanaren eta eguneroko zainketaren amaiera bikaina dira esnekiak.

01

HURBILTASUNA

Gurera zatozen guztietan, familiakideok ikusiko gaituzu: Míguel, Itzi, Rosa, Eli edo Maribel. Guztiok hartuko zaituztegu abeletxean, guk geuk artatuko. Oso hurbilak gara, eta adiskidetsu mintzatuko gatzaizue.

02

HEZKUNTZA ETA ZABALKUNDEA

Gaur egun batez ere belaunaldi berrien artean hain ezezaguna den landa-mundua erakusteko jakingurak bultzatuta, dena ematen dugu familiei eta eskola-umeei bisitaldiak eskaintzeko. Esne Sektoreko Hezkuntza eta Zabalkunde Zentroa gara, gure zereginaz eta gizarteaz arduratzen dena.

03

PROFESIONALTASUNA

Trebeak gara, pertsonal eta profesionalki. Míguel Biologian lizentziaduna da,  eta Abeltzaintzan hainbat espezializio du. Itziar Nekazaritza eta Abeltzaintzako Teknikaria da eta Esnekietan espezializatuta dago. Elixabet Lehen Hezkuntzan lizentziaduna da, eta Psikopedagogiako espezialitatea du.

JEZTEKO TEKNOLOGIA

Jezteko azken teknologiaz baliatzen gara egunero, eta gure sektorearekin loturiko arloetan prestatzen gara etengabe.

Beti, etengabeko hobekuntzaren alde, Cow Comfort, genetika, instalazioetan…

JEZTEKO TEKNOLOGIA

Jezteko azken teknologiaz baliatzen gara egunero, eta gure sektorearekin loturiko arloetan prestatzen gara etengabe.

Beti, etengabeko hobekuntzaren alde, Cow Comfort, genetika, instalazioetan…

GRANJA MURRIETA

BISITATU NAHI AL DUZU?

Bisitaldi gidatuak antolatzen ditugu era askotako taldeentzat: familientzat, ikastetxeentzat, eguneko zentroentzat, premia bereziak dituzten pertsonen zentroentzat, tokiko elkarteentzat eta kirol-campusentzat, besteak beste.