JOGURT
KREMATSUAK

Gure abeletxeko behien esnearekin jogurt krematsuak egiten ditugu. Hortxe, zure postre gogokoena!

Granja murrieta - galdames

ESNE FRESKOA

Zer jaten ari zaren jakiteak dakarren segurtasunarekin jan. Osagai naturalak bakarrik: esnea eta  hartzigarriak. Esnea egiteko ez dugu lodigarri, esne-hauts edo kontserbagarririk erabiltzen.

Granja Murrietako jogurt krematsuak artisau-eran egiten dira abeletxean bertan dagoen lantegian. Ekoizpena mugatua da. Banakako ontzian edo familia-tamainan daude eskuragarri.

ARTISAU JOGURTAK

Artisau-jogurtak, % 100 naturalak. Gure behien esne freskoarekin oso gustuko izango dituzun jogurt krematsuak egiten ditugu.  Oso jogurt suabea da, ohikoak baino azidotasun gutxiago du, eta, hortaz, azukrerik gabe har daiteke.

KONPROMISOA BIRZIKLAPENAREKIN
ETA EKONOMIA ZIRKULARRAREKIN

Abeletxe jasangarria garenez, gure jogurtak kristalezko potetan ontziratzen dira. Ekonomia zirkularra sustatzen dugu, eta, horregatik, gure poto guztiak itzultzekoak dira.  

Ingurumena zaintzen lagundu nahi baduzu,  itzuli potoa garbi eta taparik gabe. Hurrengo erosketan beherapena egingo dizugu, eta beste bizitza bat emango diogu, higienizatu ondoren, elikagaien kalitatea bermatzeko.