MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK

Granja murrieta - behiak
Bisitaldi gidatua erreserbatu behar da?

Bai, ezinbestekoa da erreserbatzea. Kontsultatu egun libreak webgunearen egutegian.

Zenbat irauten du?

2 ordu. Bi txanda: 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Haur-kotxea eraman daiteke?

Arazorik gabe. Zorua asfaltozkoa da. Gainera, bisita amaitzean, mahuka batekin garbi ditzakegu haur-kotxearen gurpilak, maletategian garbi sar dezazuen.

Txakurra eraman dezaket?

Jakina! Arau bakarra dago: lotuta eramatea abeletxean dagoen bitartean.

Zein abere ikusten da bisitaldian?

Txahalak eta behiak, gehienbat. Gure txakurrak lotuta egongo dira bisitaldian, eta horiek ukitu nahi badituzu, nahiago dugu ez egitea, zaunka egiten dutelako eta umeak beldurtu daitezkeelako. Hobe da lasai uztea. Katuak alde batetik bestera  korrika ibiltzen ikusiko dituzue, eta ukitzea utziko dute batzuek.

Zenbat denbora lehenago erreserbatu behar da?

Ondo datorkizun egunean. Kontsultatu hemen egutegia

Aparkalekurik al dago?

Abeletxera sartzean esango dizugu non aparkatu instalazioen barruan.

Prezio berezirik al dago familia ugarientzat?

Oraingoz, ez.

Erre daiteke?

Ezin da erre abeletxeko instalazioetan. Sarrerako hesiko ate ondoan bakarrik erre daiteke.

Eta norbaitek laktosarekiko intolerantzia badu edo esneraren proteinak eragindako alergia badu?

Laktosarekiko intolerantzia dutenek arazorik gabe egin dezakete bisitaldia eta behiak jeztu. Ondoren, eskuak ondo garbitu beharko dituzte.

 Esnearen proteinak eragindako alergia dutenei oso ondo datorkie eskularruak ekartzea, batez ere, umeek, behiak segurtasunez uki eta jetz dezaten.

 

Esnekiak erosteko aukera al dago?

Bai. Bisitaldia amaitzean, abeletxeko lantegian bertan artisau-eran egindako esnekiak erosteko aukera dago.

Zenbat denbora lehenago egon behar dugu bisitaldia egiteko?

Zure bisitaldi-ordua baino 15 minutu lehenago egongo gara zure zain, ateak zabalik.

Zure txanda 12:00etan bada, iritsi 11:45ean abeletxera aparkatzeko eta, nahi baduzu, beste oinetako batzuk jartzeko. 

Zure txanda 16:00etan bada, 15:45etik aurrera hartuko zaitugu. Lehenago, ez, bazkaldu eta familiarekin egon behar dugulako.

Seguru egon zaitezten, sarrera-ordutegi hori bete egin behar da. Abeletxe bat garenez, lan-errutinak ditugu egunero, traktorearekin ere.

Zein adinetik aurrera gomendatzen da bisitaldia?

2-3 urtetik gorako umeentzat da egokia, adin horrekin gozatzen hasten baitute.

Zein jantzi-mota gomendatzen da?

Ideia ona da beste oinetako batzuk ekartzea, bisitaldiaren ondoren aldatzeko. Zorua asfaltozkoa bada ere,  ezustekoren bat egon daiteke, eta, hortaz, hobe ernai egotea, batez ere, umeekin.

Eguraldiaren arabera, jaka eta euritakoa ekartzea gomendatzen dugu, instalazioetatik ibiliko baikara, eta autoetara amaitu arte ez garelako itzuliko.

Bisitaldia mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta al dago?

Guztiz. Zorua alfaltozkoa da, ez dago arriskurik. Gainera, komun irisgarri eta egokituak ere baditugu.

Non jan dezaket abeletxe inguruan?

Abeletxetik hurbil bi jatetxe gogoko ditugu: Eskola 95, Muskizen, eta Geltoki, Galdamesen.  Askaldegi batzuk ere daude hurbil, La Aceña-Atxuriaga, Galdamesen, eta Santa Ana, Sopuertan.

Zergatik jezten da txapelketarako behi bat? Arriskutsua al da?

Txapelketarako behiak aukeratzen ditugu eskuz jezteko norbaitek maneiatzera ohituta daudelako eta lasaiagoak direlako. Ez da jarduera arriskutsua. Kontuan  hartu behar da, ordea, animalia bat dela eta kontuz ibili behar dela jeztean,  esaterako, ez gara behiaren atzean jarri behar, toki hori punto itsua delako, eta ondoan gaudela, hobe oihurik ez egitea, beldurtu  egin daitezkeelako.

Lasai hitz egin dezakegu eta argazkiak atera. Horrela, guztiok gozatuko dugu esperientziaz.

Edalontzi bat eraman behar da nahitaez esnekiak dastatzeko?

Laguntzeko eskatzen dugu. Eta etxetik zure edalontzia ekartzen baduzu, hondakin plastikoak murrizten lagunduko diguzu. Nahikoa da familia batek edalontzi bat edo bi ekartzea. Erabili ostean garbituko ditugu eta etxera bueltan eramango dituzu.

Eskola-bisitaldia erreserbatu nahi dut. Zer egin behar dut?

Idatzi mezu bat helbide honetara: aupa@granjamurrieta.com. Eskola-bisitaldiei buruzko informazioa bidaliko dizugu.  

Jan daiteke bisitaldian?

Bisitaldian mokaduak har ditzakezu, baina ez bota hondakinik lurrera. Zaborrontziak daude abeletxeko instalazioetan.

Arazorik badugu eta bisitaldia egiterik ez badugu, dirua itzuliko zaigu?

Zenbateko osoa itzultzen dugu horrelakoetan, erreserba eta astebete lehenago jakinarazten bazaigu ezustea.

Horrela, sarrera-txartel horiek beste familia batzuen eskura egongo dira.  Azken orduko ustekaberen bat izanez gero, lagunei edo senideei esatea gomendatzen dugu,  zuen tokiak har ditzaten.

Komunik al dago?

Bai, komun publikoak ditugu, eta gurpil-aulkietara egokituak ere.

Argazkiak eta bideoak atera daitezke?

Jakina! Eskatzen dizugun gauza bakarra da bideo-erreportaje oso bat ez egitea eta egiten duzuna sare sozialetan zabaltzea. Zergatik? Alde batetik, nahi dugulako beste familia batzuek zuzenean ezagut dezaten abeletxea. Eta, bestetik, gure lana babestu nahi dugulako.

Bestelako zalantzarik?

Idatzi aupa@granjamurrieta.com helbidera. Behar duzun guztian lagunduko dizugu  Galdamesko gure txoko berdean familiarekin eta lagunekin goza dezazun.