EDATEKO
JOGURTA
Jogurta oso gogoko baduzu eta koilarakada jatea motz gelditzen bazaizu, hortxe, kilo bat, edan dezazun. Testura suabea du, ahogozo onekoa da.
EDATEKO JOGURTA
Marrubizko edateko jogurtak ez du marrubi-zatitxorik. Irabiatuta dago, eta marrubi-zapore gozoa izango duzu ahoan.
Koilararekin jaten duzun jogurtak beste azukre du edateko jogurt azukredunak, % 6 besterik ez. Kontuz, erraz jaten da eta!
ASTINDU IREKI AURRETIK
Gazurra bereizi egiten da. Astindu edan aurretik.
KONPROMISOA BIRZIKLAPENAREKIN
ETA EKONOMIA ZIRKULARRAREKIN
Abeletxe jasangarria garenez, gure jogurtak kristalezko potetan ontziratzen dira. Ekonomia zirkularra sustatzen dugu, eta, horregatik, gure poto guztiak itzultzekoak dira.
Ingurumena zaintzen lagundu nahi baduzu, itzuli potoa garbi eta taparik gabe. Hurrengo erosketan beherapena egingo dizugu, eta beste bizitza bat emango diogu, higienizatu ondoren, elikagaien kalitatea bermatzeko.