GURE BALIOAK

Egungo esne kultura eguneratzean alde agertzen gara: esne pasteurizatua, esne freskoa, benetako esnea berriro kontsumitzearen alde.

Zu bezalakoak gara, hezur-haragizkoak, bihotz handikoak. Argi baino argiago dugu beti egongo garela gure bizimodu atsegingarri, adoretsu eta sakrifikatuaren alde.

Abeletxe bat baino askoz gehiago gara: balioak eta sinesmenak gara. Granja Murrieta gara.

Granja murrieta - behiak

GURE BEHIAK, GURE FAMILIA

Abereak familiakide bezala zaintzea dugu izateko arrazoia. Maitazarrez eta profesionaltasunez, egunero eusten diegu oinarrizko lau euskarri hauei: elikadura, osasuna, higienea eta ongizatea.

Harreman bikaina dugu landa-albaitariekin, eta hilero, podologoia-zerbitzua ematen digute. Eta botikak behar-beherrezkoak direnean bakarrik ematen dizkiegu behiei.

Behien ongizatea etengabe lortu nahi izateak bereizten gaitu. Gure behien etzalekuak hondartzako hondarrezkoak dira. Etzauntza higieniko, aseptiko eta garbiena baita.

Errapea eta hankak osasuntsu egon daitezen. Halaber, eskuila birakari handi batekin hazkatu eta orrazten dira behiak, ilaran jarrita.

Iparraldeko “neska mardulak” direnez eta beroa gogoko ez dutenez,  haizagailuak ditugu giro-tenperatura eta hezetasuna egokienak izan daitezen, eroso baino  erosoago egon daitezen.

Ura eta janaria, landa, maitazarrea, tratu ona eta aire freskoa, barra-barra: eroso, osasuntsu eta zoriontsu bizi daitezen.

LANDATARRA ETA TEKNOLOGIA ESKUTIK DOAZ.

Landa-munduan lan egitea eta aurrerapen teknologikoak ez dira bateraezinak. Egungo abeletxeek zerikusi gutxi dute garai bateko kortetako beharrekin, eskuz egiten baitziren, jetzi ere. Orain 2.0 talde abeltzaina gara, nobedade teknologikoetan inbertitzen dugu, eguneroko laneko alderdiak, abereenak eta gizakionak, hobetzeko.

LANDATARRA ETA TEKNOLOGIA ESKUTIK DOAZ.

Landa-munduan lan egitea eta aurrerapen teknologikoak ez dira bateraezinak. Egungo abeletxeek zerikusi gutxi dute garai bateko kortetako beharrekin, eskuz egiten baitziren, jetzi ere. Orain 2.0 talde abeltzaina gara, nobedade teknologikoetan inbertitzen dugu, eguneroko laneko alderdiak, abereenak eta gizakionak, hobetzeko.

ROBOT SUKALDARIA

Elikadura-korridorean osagaiak ez ditugu banan-banan botatzen. Traktoreaz baliatuta, Unifeed orga erabiltzen dugu, eta horren bidez eguneko bi anoak prestatzen ditugu,  “sukaldeko robot” erraldoi batekin. Horrela, nahastea ahalik eta txikituen geratzen da, abereek elikagaiak hobeto xurga ditzaten. Prestaketa eraginkorragoa da; janari-nahasketa, palatagarriagoa eta banaketa, azkarragoa.  Guztiok pozik!

Janaria hurreratzeko robotari esker,  behiek egun osoan dute eskuragai janaria, egunean zehar nahi dutenean jan dezaten.

Bi ordutik behin ibiltzeko programatuta dago robota. Bakarrik dabil.

BORONDATEZKO JEZTEA

Jezteko robotari esker, behiek beraiek erabakitzen dute eguneko zein unetan eta zenbat aldiz jeztu. Robotaren besoa titien higieneaz, desinfekzioaz eta masajeaz arduratzen da,  eta behi bakoitzak, banaka identifikatuta, bere nutrizio-beharrak beteko dituen pentsu-kopuru gehigarria jasotzen du,  bere esnealdi-une zehatzerako.

Jeztea banakatua denez, behiek denbora gutxiago ematen dute zutik eta geldirik, eta denbora gehiago dute nahi dutena egiteko.

INGURUMENA ZAINTZEN DUGU

Naturaz arduratzen gara,  eta gero eta gehiago inplikatzen gara mundu hobea sortzeko helburuz.

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

2020an, panel fotovoltaikoak instalatu genituen pabilioian, instalazioen kontsumo elektrikoa murrizteko. Oraineko inbertsioa etorkizunerako, egun dagoen energia garbi, jasangarri eta ahaltsuena aprobetxatuta.

ETSENPLUAREN BIDEZ PREDIKATZEN DUGU

LURGAIA Fundazioarekin parte hartzen dugu gogoz. Dirua biltzen dugu, bisitarien borondatezko donazioen bidez, eta bertako zuhaitzak landatzeko besoak garbaltzen ditugu,  Bizkaiko harizti nagusia sortzeko.

EKONOMIA ZIRKULARRA

Ez dago hondakinak murrizteko modu hoberik hondakinak ez sortzea baino. Horregatik, ekonomia zirkularra sustatzen dugu, kristalezko ontziak itzul daitezen bultzatuta. Bisitaldietan plastikozko ontzien erabilera murriztu eta ezabatu egiten dugu, bisitariei etxetik ekarritako edalontzia erabiltzea aholkatuta.

Hondakin plastikoak –elikagaienak nahiz albaitaritza-zerbitzuenak– behar bezala kudeatzeaz arduratzen gara.

 

BIZITZA LABURREGIA DA BEHI ITSUSIAK JEZTEKO.

Frisiar arrazaren genetika hobetzeko konpromisoa dugu, eta horregatik, gure “neskekin” arraza horren lehiaketetan  parte hartzen dugu.  Modelo on gisa, maitasunez prestatzen ditugu, eder baino ederrago egon daitezen: sakon garbitzen ditugu, ilea mozten diegu eta epaimahaikideen aurrean nola ibili praktikatzen dugu, txapelketa aurretik.

BISITALDIAK

Gure bizimodua hain gogoko dugunez, abeletxeko ateak zabalik ditugu, ezagut gaitzazun. Seme-alabekin esperientzia gogoangarria bizi dezazula nahi dugu. Gozatuko duzu, hasieratik umeak txahalekin ikusten, egungo abeletxeetako teknologia berriak ezagutuko dituzue, eta behiak eskuz jeztuko dituzue! Marratu esperientzia hori “Bizitzan behin egin beharrekoak” zerrendatik, gauzatu egingo baituzu.

ARTISAU-ESNEKIAK

Gure behiekiko maitasunari esker,  lehengai bikaina lortzen dugu, Label kalitate-ziurtagiriduna. Eguneroko lanaren amaiera bikain gisa, esnearekin esneki gozoak egiten ditugu, etxean goza ditzazun. Eta kontsumo arduratsua nahi baduzu, itzuli kristalezko ontziak ekonomia zirkularra lor dezagun, ingurua zaintzeko, baita zure poltsikoa ere!

Gauzarik politena da eguneko esne freskoarekin artisau-esnekiak egiten ditugula. Esne pasteurizatua eta  jogurt eta izozki naturalak egunero irakiten dira abeletxean bertan dagoen lantegian.

Horiek dira 0 km-ko benetako esnekiak!