GURE BEHIAK,
ZURE ZAIN

Esperientzia horren eskutik, gure abeletxearen egunerokotasuna eta gure esne-behiak ezagutuko dituzu. Ikasi egingo duzu, eta Granja Murrieta gozatu, sentitu eta biziko duzu. Presta zaitez esperientzia paregabea bizitzeko!

BISITALDI GIDATUAK
GRANJA MURRIETA ABELETXEAN

Gure behiak goxoki zaintzen ditugu, familiakoak baitira. Egunero arduratzen gara beren etzauntzak garbi eta idor egon daitezen, janari-anoak prestatzen ditugu albaitari nutrologo batek gidatuta, eta denbora asko eta arreta handia eskaintzen dizkiegu.

2017ko Aste Santuan hasi ginen familientzat bisitaldiak antolatzen, eta 2018an, eskola-umeentzat. Familientzat eta ikastetxeentzat ez ezik, eguneko zentroentzat, premia bereziak dituzten pertsonen zentroentzat, tokiko elkarteentzat , udalekuentzat eta kirol-campusentzat ere antolatzen ditugu bisitaldi gidatuak. Taldeen interesetara egokitzen dugu bisitaldiaren eguna.

Urtean, batez beste, 2 eta 16 urte arteko 1.500 eskola-ume etortzen zaizkigu bisitatzera. Halaber, urteotan, 13.000tik gora pertsona etorri zaizkigu asteburuetan.

Hurrengo datak:

· Apirilak 27 eta 28
· Maiatzak 25 eta 26

Informazioa jasotzeko edo hitzordua gordetzeko 626324472 WhatsApp-era idatzi.

NOLAKOA DA BISITALDIA?

Irribarre goxo batez egingo dizugu ongietorria. Garaiz hastea dugu gogoko, minutu oro ahalik eta gehien goza dezazun:  asko kontatu behar dizugu eta! Bi ordu irauten du bisitaldiak (ziztu bizian igaroko zaizkizu), eta horretan esne-behien abeletxea goitik behera ezagutuko duzu. 

Bisitaldian zer egingo duzuen:

  • Txahalak ukitu eta belar idorra jaten ematea.
  • Behi frisiarrak ezagutzea: nola hazten diren, zer jaten duten…
  • Lehiaketarako behi bat zein leun eta epel den jakitea.
  • Esnearen prozesua ezagutzea, behiak jezten ditugunetik esnea botilatzen dugun arte.

Eta amaiera bikaina emateko …

Guztiok dastatzera!

Zalantzarik al duzu Granja Murrieta abeletxeko bisitaldi gidatuez? Atal honetan maiz egiten diren galderak bildu ditugu

INGURUMENAZ ARDURATZEN DEN FAMILIA

Abeletxean bertan probatuko duzun esne pasteurizatua edateko edalontzi bat (edo bi) ekartzeko eskatzen dizugu. Edan ondoren, edalontzia garbituko dugu eta etxera eramango duzu bueltan. Horrela, hondakin plastikoak ahalik eta gehien murriztuko ditugu, zure laguntzarekin!

Granja Murrieta abeletxearen zatitxo bat etxera eraman nahi baduzu, etxean lasai gozatzeko edo pertsona berezi bati oparitzeko, esneki goxoak dituzu aukeran dendan.

ETA, GAINERA,  GRANJA MURRIETA ABELETXEAN…

TAILERRAK

Ume eta familientzako tailerrak antolatzen ditugu, abeletxean esperientzia ederrak bizitzeko: bordari-ikastaroak, eta campusak, hainbat jarduera egiteko, hala nola, yoga, artea, sukaldaritza-ikastaroak…  Behiekin egoteko uneak ez ezik, jarduerak egitekoak ere badaude.

JARDUNALDIAK

40 m2-ko gela bat dugu erakundeek edo elkarteek jardunaldiak antola ditzaten: jardunaldi hezigarriak, teorikoak, praktikoak, abeletxea eskuragarri izanda, hizlarientzat edo bisitaldi teknikoak egiteko, besteak beste.

LEHIAKETAK ETA AZOKAK

Urtero, Euskal Herriko frisiar behien lehiaketetan parte hartzen dugu. Halaber, eskualdeko azoketan jartzen dugun esnekien saltokia ere bisita dezakezu, eta artisau-produktuak dastatu eta erosi, zure etxean goxo-goxo gozatzeko.