01
FAMILIA-ABELETXEA
Granja Murrieta familia-abeletxea da, eta esne-behiak ditugu. Gurean abereak dira gure lehentasuna, oinarrizko lau euskarri hauen arabera: osasuna, elikadura, benetako maitazarrea eta Cow Comfort-a, hots, behien ongizatea.
Gure behi guztiek dute izen-abizena! Guzti-guztiak ezagutzen ditugu, beren familiak ere. Eta guztiak dira gure familiaren parte.
02
JASANGARRIA
Panel fotoboltaikoak ditugu pabilioiko teilatuan 2020. urteaz geroztik. Horiei esker, autosufizienteak gara, eguzki-energia aprobetxatzen baitugu.
Gure produktuak ontziratzeko erabiltzen ditugun kristalezko potoek eta botilek bigarren bizitza bat dute: horrela, ekonomia zirkularra sustatzen dugu eta, zure laguntzarekin, egunero hondakin gehiago sortzea saihesten dugu.
03
0 KILOMETROKO PRODUKTUAK
40 metro baino gutxiago dago robotaren bidez behiak jezten diren lekutik lantegiko andeleraino, non esne pasteurizatua, jogurtak edo artisau-izozkia egiten diren.
0 Km gehiago, ezinezko!
BISITALDI GIDATUAK
GRANJA MURRIETA ABELETXEAN
Bisitaldi gidatuak antolatzen ditugu umeentzat Granja Murrieta abeletxean, Galdamesen (Bizkaia), Bilbotik 20 minututara. Bi orduko bisitaldi gidatuak ohi dira, eta horietan, abeletxean bertan egindako jogurtak eta artisau-izozkiak dastatzen dira.
Igaro sasoi ederra familiartean, bisita gaitzazu eta ezagutu bertatik bertara esne-behien abeletxe bat. Ederki pasatuko duzue tokiko inguruneaz gehiago jakiten eta seme-alabak primeran ibiliko dira abere artean. Esperientzia harrigarria bizi izango duzue, natura betean. Bestelako bizimodu bat bost zentzumenekin ezagutzeko aukera izango duzue.
GURE ABELETXEA
Bizkaiko txoko berde batean aurkituko gaituzu, Galdamesen, Barbadun ibaiaren gainean eta “Burdin Mendiak” Bide Berdearen begiradapean. Esneketariak gara 1983. urteaz geroztik, eta orduko ilusio berbera, edo handiagoa, dugu, gogokoen duguna egiten baitugu: Holstein-Frisian esne-behiak hazi eta zaintzea.