Murrieta Baserrian hezkuntzari eta dibertimenduari ateak irekitzen dizkiogu gure eskola-bisitekin. Badago ingurumenaren garrantziaz eta elikagaien ekoizpenaz ikasteko modu hoberik gure artisau-esneekin baserrian murgiltzea baino?
Eskolako bisitetan, etxeko txikienek txahalak ukitu eta belar lehorra jaten emateko aukera izango dute, frisiar arraza hurbilagotik ezagutu, lehiaketako behia zein leuna eta beroa den jabetu eta esnearen prozesua aztertu, jezten dugunetik botilaratzen dugun arte. Gainera, bi orduko bisita amaitzean, gure baserrian ekoitzitako esnekiak dastatzeko aukera izango dute.